Hiruburura, pentsioengatik ozenago protestatzera

Ubane Madera 2018ko ots. 22a, 10:11

Soraluzetarrak Estaziñoan, autobusaren zain.

Talde handiek ematen duten indarrarekin aldarrikatuko dituzte gaur pentsio duinak Soraluzeko erretiratuek eta pentsiodunek. 09:50erako zain zuten Eibartik etorri den autobusa, 11:30erako Donostiako manifestazioan parte hartu ahal izateko. Eta soraluzetar talde handi bat abiatu da bertara, eibartarrekin batera.

Eibarkoen eta Soraluzekoen artean, 200 ba lagun abiatu da goizean Donostiako manifestazioan parte hartzera.

Protesta asko

Donostian moduan, Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan ere egingo dituzte protesta ekitaldiak, oro har, pentsio duinak aldarrikatzeko eta salatzeko gaur egungo pentsioekin erretiratuek eta pentsiodunek galdu duten erosteko ahalmena, askok bizi duten pobrezia energetikoa eta politikarien artean dagoen ustelkeria, besteak beste.

Euskal Herrian moduan, Estatuko beste puntu askotan daude deituta gaur protesta ekitaldiak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.