Gogor jotzen du haizeak

Ubane Madera 2018ko ots. 21a, 08:50

Edukiontzia iraulita, Gipuzkoa Etorbide inguruan.

Errefusaren edukiontzia iraulita azaldu da goiza argitzeaz batera Gipuzkoa Etorbide inguruan. Argazkiak erakusten duen moduan, hondakinen gunetik mugitu eta aldapan behera bota du, seguru asko, haizeak. Izan ere, ufada bortitzak egiten dihardu.

Udaltzaingoan galdetuta, edozelan ere, ez dute bestelako gertakarien berririk. Era berean, pasatu dute abisua, edukiontzia bere lekura bueltatzera etor daitezen.

Alertarik ez, gaurko

Bestalde Euskalmeten iragarpenaren arabera, goiz partean gurean den fronteak ekarri ditu zeharkako zaparrada hauek, haize ufadek lagunduta. Edozein modutan, eguna luzatu ahala atertzera egingo duela dio. Eta ez dago alertarik iragarrita.