Honakoak izan ziren bozketaren emaitzak: Teogenes Ruizek, 98 boto eskuratu zituen; Marcos Arizagak 93 boto; Maria Jesus Arribasek 85 boto eta Maria Luisa Cid-ek 65 boto.
Hori horrela, bada, Maria Luisa Gantxegi presidentearekin, Elena Vega idazkariarekin eta Iñaki Quintanilla diruzainarekin batera izango dira lau lagun berriak zuzendaritzako kide. Bakoitza bi urteko epealdirako sartu da.