Donostiako manifestaziorako autobusa, ia beteta

Ubane Madera 2018ko ots. 19a, 13:24

Herritarrak pentsioengatik protestan, eguerdian.

Atzera ere salatu dute gaur eguerdian, astelehena, pentsioen igoera “lotsagarria”, elkarretaratzea eginez. Gogora ekarri dute batez beste hilero 1,75 euroko igoera izango dutela pentsioetan. Eta hori salatzeko protestan segituko dute. Oraingo asteko eguenean Donostiako manifestazioan parte hartuko dute. Gaur da izena emateko azkeneko eguna eta leku gutxi daude.

Eguenean 10:00etan abiatuko da autobusa Estaziñotik, eta dagoeneko 40 lagun baino gehiagok eman du izena Donostiara joateko. Elkarretaratzearen aurretik, 12 leku bakarrik zeuden libre.

"Oso haserre"

Gaurko elkarretaratzeari dagokionez, berriz, geroago eta herritar gehiago dira astelehenetako protestarekin bat egiten dabiltzanak. “Oso haserre” daude pentsiodunak eta erretiratuak progresiboki erosteko ahalmena zela galtzen dabiltzan ikusita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.