Hondakinak edukiontzietatik kanpo

Ubane Madera 2018ko ots. 15a, 12:18

Hondakinak Erregetxeko edukiontzietatik kanpo.

Erregetxeko hondakinen gunean, eguna joan eta eguna etorri hondakinak edukiontzietatik kanpo lagatzen dituzte hainbatek. Hala ohartarazi du herritar batek. Eta horrekin batera ohartarazi nahi izan du paperaren edukiontzia sarri beteegi egoten dela eta ezin izaten dela barrura ezer sartu.

“Domekatik, lehenago ez bada, daude hondakinak edukiontzietatik kanpo. Eraman egiten dituzte, baina hurrengo egunean berriro ere hortxe daude, berriak lagata. Denetik egoten da, gainera, baita altzari zaharrak ere (argazkian)”, kontatu du N.Z. herritarrak.

Hark jakinarazi du, halaber, paperen eta kartoien kasuan, sarri halakoak ezin izaten direla edukiontzira barrura sartu, hura bete-beteta egoten delako.

Bestelakoetan ere

Ez da, gainera, hondakinak edukiontzietatik kanpo izan dituen puntu bakarra. Egunotan puntu baten baino gehiagotan errepikatu da erretratu hori, Atxuriko parke azpiko edukiontzien argazkiak erakusten duen moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.