Kiroldegia lepo, neska-mutikoen dantza-erakustaldirako

Ubane Madera 2018ko ots. 14a, 12:01

Dantza erakustaldian parte hartu zutenen talde argazkia.

Majo gozatu zuten herritarrek Plazentziako dantzari gazteen ikuskizuna atzo arratsaldean. Lepo bete zuten kiroldegia. Frontoian, talde koloretsuak osatuz, jendaurrean kantu ezagun askoak dantzatu zituzten ehun neska-mutiko pasak, herritarren txaloen erritmo eta bukaerako txalo zaparrada artean.

Kanpoan euriak galarazitako giroa dantza erakustaldiko neska mutikoek ipini zuten barruan. Kiroldegia gainezka zegoen lehen taldearen dantza erakustaldia hasi zenerako Aratuste martitzen arratsaldean. Eta ondo igarri zen dantza erakustaldi bakoitza txaloz lagundu zuten-eta, ikus-entzuleek, bitartean zein amaieran.

Oroitzapenerako argazkia

Sei talderen jarduna bukatuta, oroitzapenerako talde argazkia atera zuten guztiek elkarrekin, azken asteotako entsegu-orduek emaitza polita eman dutela ikusita, zapore gozoarekin.  

Erlazionatuak

'Katuek bezala' eta 'Denok Zu'

Ubane Madera 2018 ots 13 Kultura

'Orain da' eta 'Aske maite'

Ubane Madera 2018 ots 13 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.