Aratuste martitzena, musikaz beteta

Ubane Madera 2018ko ots. 13a, 10:00

Zapatuan, gazte taldea dantzan.

Musikaz zipriztindutako ekitaldiak izango dira gaur nagusi Soraluzen, Aratusteetako azkeneko eguna den honetan. 17:30ean hasiko dira ekitaldiak, kiroldegian, 100 neska-mutiko pasaren dantza erakustaldiarekin. Eta mozorro lehiaketako sari banaketarekin bukatuko dira Aratusteak.

Kiroldegiko erakustaldiari dagokionez, 114 neska-mutikoz osatutako sei taldek jardungo dute koreografiak eginez.

Koreografiak eta taldeak

Talde batzuk izen eta guzti aurkeztuko dira. Edozein modutan, guztiek jakinarazi dituzte dantzatu eta kantatuko dituzten abestiak zeintzuk diren. Honako hauek izango dira, hain justu ere: 

  • LH1:
  • Izena: Plaentxiko katakumiak.
  • Kantua: Katuek bezala

 

  • LH2:
  • Izena: ---
  • Kantua: Denok zu

 

  • LH3:
  • Izena: ---
  • Kantua: Orain da

 

  • LH4:
  • Izena: Gau txoriak.
  • Kantua: Aske maitte

 

  • LH5:
  • Izena: Denak berdin.
  • Kantua: Ez naizu epaitu

 

  • LH6:
  • Izena: Zerosei.
  • Kantua: Gora Herria

Sari banaketa

Hori guztia kiroldegian izango da, ze 18:00etan, kalean gaiteroek eta buruhandiek kalejira egingo dute, herrigunean. Eta 18:15ean, berriz, Joselu Anaien txanda izango da. Horiek Plaza Zaharreko karpan egingo dute erromeria.

Aratusteak borobiltzeko, 20:00etan jakinaraziko dituzte zeintzuk diren aurtengo mozorro lehiaketako irabazleak. Hiru mozorro onenei emango dizkiete sari bana.