Hain justu ere, otsailaren 22rako dabiltza manifestazioak antolatzen, Estatu mailan, eta baita Euskal Herrian ere.
Hemengo kasuan, Bilboko manifestazioarekin bat egingo lukete Soraluzeko pentsiodunek eta bertaratzeko autobusa antolatu nahi dute. Bilbon, otsailaren 22an, eguena, 12:00etan izango da manifestazioa.
Hori horrela, bada, autobusaren ordutegiaren berri zein bertan izena emateko nora jo udalerriko informazio puntuak baliatuz jakinaraziko dute.
Bestela, manifestazioa hemen
Edozein modutan, esan dute baita ere, Bilbora joateko proposamena nekeza ikusiko balitz, Soraluzen bertan antolatuko dutela otsailaren 22an manifestazioa, iluntze partean.
Otsailaren 22ko hitzordua baino lehen, baina, hurrengo astelehenekoa dute: azken asteotan moduan, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik 12:15ak bitartean, Plaza Berrian.