Carlos de Cosek irabazi du Kontrargiren XXIX. Argazki Rallya

Ubane Madera 2018ko ots. 11a, 08:10
Fernan Oregi, Carlos de Cos eta Jose Luis Rodriguez saridunak alkatearekin.

Carlos de Cos Azkona (1. Saria) eta Fernando Oregi (Herriko saria) soraluzetarrek irabazi dituzte Kontrargiren Argazki Rallyaren baitan banatutako lau sarietatik bi. Bigarren saria Barakaldora joan da, eta hirugarrena, berriz, Zallara.

42 bilduma aurkeztu dituzte Kontrargiren XXIX. Argazki rallyra. Bestela esanda, 42 parte-hartzaile izan ditu aurten Soraluzeko argazki kolektiboak antolatzen duen argazki rallyak. Azaroan egin zuten Soraluzeko argazki saioa.

210 argazki

Hain justu ere, bosna gai emanda, guztira, 210 argazkiren artean aukeratu behar zan dituzte lau onenak. Gaiak izan dira honako hauek: Komunikazioa, Desoreka, Balkoia, Ilusioa eta Zaporea. Eta irabazleak, berriz, izan dira honako hauek:

  • Herriko saria: Fernan Oregi
  • 1. Saria: Carlos de Cos Azkona
  • 2. Saria: Javier Lopez (Barakaldo)
  • 3. Saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla)

Atzo, zapatua, egin zuten sari banaketa, Kontrargik Elkartegian duen lokalean, eguerdian. Lehenengo lehiaketara aurkeztutako argazki-bildumak erakutsi dituzte eta ondoren jakinarazi dituzte irabazleak.

Torloju erraldoiak sari

Iker Aldazabal alkatearen eskutik jaso zituzten sariak: Tornilleria Oruesagastik landutako torloju erraldoiak. Garaikur handienak, lehen saridunari emandakoak 12 kilo pisatzen ditu, eta gainontzekoek, berriz, ia 5,5 kilo. Bigarren sariduna sari banaketaren aurretik bertaratu zen sari bila, lan kontuengatik.