Euskal Aratusteak eskolan egingo dituzte bihar

Ubane Madera 2018ko ots. 8a, 16:17

Eguraldi eskasa iragarrita dagoela-eta, Plaentxi Herri Eskolako neska-mutikoek eskolan bertan ospatuko dituzte bihar, barikua, Euskal Aratusteak. Eskola orduen barruan izango dira ekitaldiak; eta ondorengo txokolatada Plaza Zaharreko karpapean izango da, 17:00etan, azken hori gurasoen eskutik. 

Honako egitaraua egingo dute, bada, Euskal Aratosteen baitan:

  • 14:30ean, argazki maratoia, Plaentxi HLHIn
  • 15:00etan, Euskal Aratusteak, dantza eta parranda ekitaldia Plaentxi HLHIn (espazio falta tarteko, irakasleek eta ikasleek ospatuko dute)
  • 17:00etan Txokolatada, gurasoen eskutik Plaza Zaharreko karpapean
  • 17:30ean Obaneukerekin dantzaldia, Plaza Zaharreko karpapean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.