Herritarrek aukera izango dute mozorro lehiaketan botoa emateko

Ubane Madera 2018ko ots. 9a, 09:00

Iazko mozorro lehiaketako irabazlea.

Aurten ere antolatu du mozorro lehiaketa Soraluzeko Udalak. Bertan parte hartu nahi duenak Itsasoa gai modura baliatuta egindako mozorroa jantzi beharko du, eta segidan azaltzen diren baldintzak bete.

Lehiaketara aurkeztu beharra dago taldeka; eta argazkia atera, 13:00-21:00ak bitartean kontzejupean jarriko den photocall-ean. Gero, argazki hori, izenarekin lagunduta bidali beharra dago 605 70 60 86 whatsapp zenbakira.

Botoak, 'Plaentxia.eus'-en

Epaimahaia Aratosteetako Batzordeak izendatutako hiru pertsonak osatuko dute. Epaimahaiak emandako puntuazioak %60ko pisua izango du puntuazio orokorrean. Eta epaimahaiaren puntuazioa osatuko da herritarrek Plaentxia.eus atarian emandako puntuekin.

Azken horrek %40ko pisua izango du puntuazio orokorrean. Plaentxia.eus-en domekan, otsailaren 11n, zintzilikatuko dira argazkiak eta botoak eman ahalko dira astelehen gauerdira arte.

Hiru sari

Sariak erabakitzeko kontuan hartuko da talde horrek sortzen duen giroa, originaltasuna, janzkera, eszenografia eta lehiaketako gaiarekin duen lotura. Sariak, berriz, honakoak izango dira: 150 euro lehenari, 100 euro bigarrenari eta 50 euro hirugarrenari.