Izan ere, Soraluzeko Musika Eskolako zazpi piano ikaslek erakustaldia egingo dute Andoaingo Piano Jaialdian otsailaren 24an eta 25ean, hango Bastero Kulturgunean.
Piezak
Iaz parte hartu zuten lehen aldiz jaialdi horretan, eta aurten errepikatu egingo dute. Honako piano-joleek parte hartuko dute, honako piezekin: Nagore Caballerok Melodia pieza interpretatuko du; Malen Ugaldek, Masked Ball; Julen Calderonek, Gipsy Camp; Miren Osinagak, TheQueen’s Minuet; Iraultza Ostolozak, Samoan Fire Dance; Aby Montserratek, Oinazez pieza eta Julen Gabilondok Sophisticated Rag.
Ikasle horietatik bostek parte hartuko dute Andoaingo jaialdiko A mailan eta C mailan beste biek.
Oñatin Debagoieneko bestelako piano-joleekin batera jardun zuten atzo.