Kopuruari begiratuta, 273 bizilagunek zeukan izena emanda langabe modura urtarril amaieran, Eustatek helarazitako datuen arabera.
Hortik aparte, ez dago bestelako aldagairik. Hau da, Soraluzek jarraitzen du izaten eskualdean langabezia tasarik altuena duen udalerria; Eibar dator ondoren eta Elgoibar gero.
Langabezia tasarik txikiena, berriz, Mutrikuk dauka; ia Soraluzek daukan tasaren erdia, hain zuzen ere: %7,85.
Datu guztiak
Debabarrenean, oro har, %11,46ko langabezia tasa dago. Edo bestela esanda, 3.031 lagun daude eskualdean lan barik.
Hona segidan datu guztiak:
- Deba: 213 langabe-%7,99
- Eibar: 1.722 langabe-%13,52
- Elgoibar: 519 langabe-%9,39
- Mendaro: 95 langabe-%9,61
- Mutriku: 209 langabe-%7,85
- Soraluze: 273 langabe-%14,57
- Debabarrena, guztira: 3.031 langabe-%11,46