Oraingoan Plazentziatik iritsi zaie pentsiodunei protesta egiteko deia, eta oraingoan ere, zalantza barik erantzun eta Plaza Berrian elkartu dira, pentsio duinak aldarri herritar mordoska.
Gutunak bueltan
Horrez aparte, hasi dira pentsioen %0,25eko igoera iragartzen duten jakinarazpen gutunak bueltan bidaltzen. “Nik ziurtatuta bidali dut gutuna, ailegatzen dela seguru jakiteko”, esan du protestara bertaratutako herritar batek.