‘Bertsio gaua’ herriko taldeen eskutik, zapatuan Gaztetxean

Ubane Madera 2018ko ots. 6a, 14:58

Aratusteak direla-eta, Gaztetxean denetariko erritmoak entzungai eta dantzagai izango dira zapatu gauean. Bertsio gaua izenarekin, musika brasildarra, Janis Joplin-ena, eta udako kantuak partekatuko dituzte herritarrek osatutako hiru taldek. 19:00etan zabalduko dute barra.

Txandaka, denen artean lan egin eta 19:00etan hasita Gaztetxeko barra zabalik izango da Aratuste-zapatuan. Gero, gauerako, “parranda aurreikusten da”, diote Gaztetxetik.

Hiru talde

Izan ere, herritarrek osatutako hiru taldek kontzertua eskainiko dute 22:30ean hasita: Tribalistak, Janis Joplin eta Caribe Mix taldeek.

Tribalistek erritmo brasildarrarekin dantzan jarriko dituzte bertaratzen direnak; Janis Joplin taldeak, berriz, izena ematen dion musikari ezagunaren kantuak interpretatuko ditu, 60ko hamarkadako rock eta blues doinuak, hain justu; eta Caribe Mix-ek, udan denon belarrietan izaten diren kantuak joko dituzte, bideoan entzungai den La Barbacoa modukoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.