Iaz moduan, aurten ere Geine Rosangela Dos Santos irabazle

Ubane Madera 2018ko ots. 4a, 09:00

Eder Rivera, Maite Zabala eta Geine Rosangela Dos Santos, San Blasen aurrean.

Lehiaketara aurkeztu ziren zazpi San Blasen artean, Geine Rosangela Dos Santosek egindakoa aukeratu zuen epaimahaiak irabazle. Bigarren urtez, bada, brasildar jatorria duen soraluzetarrak eskuratu du lehen saria.

Itxaropena elkarteko eta Udaleko ordezkariek osatu zuten XI. San Blas opil lehiaketako epaimahaia. San Blas guztietatik zati bana edo bi probatu ondoren, honako hirurak aukeratu zituzten lehen hiru onenak izatearren (50, 30 eta 20 euroko saria eskuratu zuten, hurrenez hurren):  

1-      Geine Rosangela Dos Santos

2-      Maite Zabala

3-      Eder Rivera

XI. edizioa izan du aurten San Blas Lehiaketak. Helburu bikoitza du ekimenak: bata da opilik onenak saritzea, eta bestea da San Blasak egiteko ohitura gordetzen laguntzea.