Zapatuan Santa Eskean ibiliko dira baserriz baserri, Beñat Iguaran kantu lagun hartuta

Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 13:20

Izarre baserrian kantuan, iaz.

Bihar, zapatua, herriko neska-mutil koadrila Santa Eskean ibiliko da baserrietan zehar. Aurten, Beñat Iguaran bertsolaria izango dute kantulagun.  

Aurtengoa hogeita seigarren aldia izango da herriko gazteak baserriz baserri Santa Ageda koplak kantatzera aterako direna. Goizeko 08:30ean hasi eta iluntzeko 20:00ak bitartean kantatuko dute Ezozi, San Andres eta Txurruka auzoko hainbat baserritan.

Herriko trikitilari eta bertsolariekin batera, Beñat Iguaran bertsolari amasarra ere ibiliko da kopla kantari. Lehenago ere ibili izan da Iguaran kopla kantari herrian, 2014an hain zuzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.