Eguraldi kaskarra tarteko, elizpean egingo dute Estaziñoko parkearen inaugurazio festa

Ubane Madera 2018ko ots. 2a, 11:01

Estazioko parkea, gaur, barikua.

Eguraldi iragarpen eskasa dela-eta, Estaziñoko parkearen inaugurazio festa lekuz aldatu eta elizpean izango da. Hain justu ere, 16:45ean kalejiran abiatuko dira eskolatik elizperaino, bertan inaugurazio festa egiteko. 17:00etan da hitzordua; horren ondoren, Porrotxen txanda izango da eta  festa borobiltzeko txokolatea banatuko dute bertaratutakoen artean.

Parte-hartze prozesua abiarazi eta garatu duen lan-taldeak antolatu du gaurko ekitaldia eta bertara gonbidatu dituzte udal ordezkariak, Plaentxi Herri Eskolako hainbat irakasle eta herritarrak, oro har: “Umeak, gurasoak, aitaita-amamak…”, azpimarratu dute.

Ekitaldia 17:00etan hasi eta parkearen gaineko xehetasunak jakinaraziko dituzte prozesuan parte hartu dutenek; eta horren ondoren, Porrotx pailazoak ordu erdi inguruko ikuskizuna eskainiko du.

Eta ekitaldia borobiltzeko, txokolatea banatuko dute bertaratutakoen artean.

Gaurko ekitaldiaren ondoren, jakina, parkea zabalik eta erabilgarri izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.