Bergararra da eta 17 urte ditu. Aitor Garitano du izena. Eta haren gaztetasuna nabarmena den arren, badu eskarmentua zuzendaritza alorrean. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioaren udako ikastaroan lortu zuen zuzendari izateko lehen mailako titulazioa eta zuzendari lanetan ere badihardu jaioterrian: berak sortutako Sutargi abesbatzaren gidaria da. Aurtengo San Juan egunean egin zuen estreinaldia Sutargik.
Hementxe klikatuta irakurgai da Goiena Komunikazio Taldeak Garitanori egindako elkarrizketa.
Gabonetako kontzertua
Edozein modutan, Garitanok berak aurtengo abenduan egin zituen zuzendari lanak Bergaran oso garrantzitsua izan zen ekitaldi batean: Bergarako orfeoi gazteak eta Sutargi abesbatzak Elkarrekin musikaz izeneko Gabonetako kontzertua eskaini zuten Bergarako areto berrian: Seminarixoan. Garitano gaztearen gidaritzapean jardun zuten 50 bat abeslarik eta 10 musikarik.
Orain, bada, Soraluzeko abesbatzaren gidaritzaz ere arduratuko da Garitano.