Pil-pilean euskara elkarteak sagardotegirako irteera antolatu du berriz, urtebeteko geldialdiaren ostean. Aurten, Usurbilgo Arratzain sagardotegira joango dira. Bertan, sagardo ekologikoa eskaintzen dute, sagardotegietako ohiko menuarekin batera.
Autobusa 13:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik eta bueltarako ordua izena ematen dutenen artean erabakiko dute. Ohikoa den moduan, bazkal osteko giroa trikitilariek alaituko dute, baina musikari gehiago ere izango dira.
Izena emateko zabalik dago otsailaren 18ra arte, Iratxo gozotegian (943751320) edo Pil-pileanen bulegoan (943751304 / pilpilean@pilpilean.eus). Elkarteko bazkide diren herritarrek 35 euroan eskuratu ahal izango dute txartela; gainerakoek, 40 eurotan.