Opilak egiteaz aparte, egindakoa partekatu egin zuten Auzokoko kideek, eta esan beharra dago haien opilek ez zutela batere inbidiarik hemengoekin.
Gozogintza ikastaroa
Ekimenarekin gustura, hurrengo hitzordua egin dute dagoeneko: otsailaren 20an Marokoko gozogintza ikastaroa egingo dute, 15:00etatik 16:30era. Irakaslerik onenek gidatuko dute saioa, bertatik etorritako marokoarrek. Eta ekimen hori, egiten dituzten gainontzeko guztiak moduan, zabalik dago bertan parte hartu nahi duen edozeinentzat.
“Bestelako saioak ere egingo ditugu: musika eta kantua, dantza, e.a. Etorri ezagutzera eta zure ekarpena egitera!”, egin dute gonbita Auzoko ekimenetik.
Informazio gehiago behar izanez gero: 943 75 13 04 (Maialen) edo maialen@pilpilean.eus.