Udaletxeko itogina eta kiroldegiko buxadura, konponduta

Ubane Madera 2018ko urt. 31a, 18:50

Udaletxeko itogina konpontzen, atzo, martitzena.

Herritar askori buruhaustea eragiten dien bi matxura konpondu zituzten atzo: udaletxeko itogina eta kiroldegiko zinemaren ondoko komunen buxadura. Jasogailua ekarri behar zutela-eta, bi matxurak konpontzeko aprobetxatu zuen Soraluzeko Udalak. Bi balinek eragindako bi zulo zituen udaletxeko hodiak.

Hain justu ere, gertakari deigarri horrekin jabetu zen iturgina udaletxeko itogina konpontzean: eskopetaren bi balin-ek utzitako beste horrenbeste zulo zituela udaletxeko teilatuko urak bideratzeko hodiak.

Kontuak kontu, bada, hasiera batean itogina konponduta dago. Edozelan ere, halakoetan froga egin arte askotan ezin izaten da jakin; beraz, bihar ikusiko da ea lortu duten konpontzea, eguraldi benetan kaskarra dago-eta biharko iragarrita.

Hodia, fatxada kanpotik

Herriko antzokiaren ondoko komunari dagokionez, berriz, askotan erabili ezinda egoten zen berau, eskuoihal bustiz zein komuneko paperarekin trabatu egiten zen-eta. Bada, egin dutena da haren hodia kiroldegiko fatxada kanpora atera eta bertatik bideratu, modu horretan, hodia zuzen ipini ahal izan dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.