Esther Alvarez, Isabel Mendizabal, Josemari Mendizabal eta Irma Mendizabal 10:30ean hasten dira egunotan San Blasak egiten. Pare bat ordutan jarduten dute zeregin horretan, 20 kilo San Blas egin arte, 50 bat San Blas egunero, alegia.
80 kilo
Horixe da joan den asteaz geroztik egunero egiten dute San Blas kopurua, baina datozen egunotan kopuru hori handitu eta 40-80 kilo San Blas egiteraino ailegatzen dira. Eta San Blas eguna pasatu ondoren ere egiten jarraitzen dute, "ze jendeak eskatu egiten ditu", dio Irma Mendizabalek.
"Dena eskuz egiten dugu, eta oso ondo saltzen dira", kontatu du; honako osagarriekin egiten dute Mendizabalenean: "Irina, azukrea, manteka eta mantekila, royal, arrautzak eta anisa, anis esentzia (oso garrantzitsua) ditu; eta gero forma ematen zaio".