Soraluzeko bikote irabazleek (argazkian azaltzen diren finalistek) honako sariak eskuratu zituzten:
1- Tableta bi eta bi kriantza botila.
2- Maleta bi eta bi kriantza botila.
3- Txuleta bi eta bi kriantza botila.
4- Bi kafe koparekin edo bi konbinatu.
Gipuzkoako kanporaketara
Horrez gainera, Soraluzen lehen eta bigarren geratu ziren bi bikoteak Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dira, lurraldearen baitako kanporaketan. Bergaran dute hitzordu hori, otsailaren 24an.
Gero, herrialdeetako kanporaketako irabazleak, final nagusira sailkatuko dira; finala Ustaritzen (Lapurdin) jokatuko da martxoaren 10ean.
Sari nagusiak
Honakoak izango dira final nagusiko sariak:
Lehen bikotea: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera bidaia 4 lagunentzat (karibera).
Bigarren bikotea: Garaikurra, 1.500 euro eta bidaia bi lagunentzat (kanariar uhartera).
Hirugarren bikotea: 750 euro, eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.
Laugarren saria: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.