Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute bihar

Ubane Madera 2018ko urt. 26a, 18:15
Karta jokorako kartak.

Bihar, zapatua, 16:00etan hasiko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren Soraluzeko kanporaketa. Izena momentuan bertan eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduta. Soraluzeko kanporaketa irabazten duen bikotea Gipuzkoako txapelketako kanporaketan lehiatzeko sailkatuko da.

Sailkapenaz aparte, edozelan ere, Soraluzeko kanporaketan irabazten duten lehen lau bikoteek sariak izango dituzte. Honakoak, hain justu:

1-      Tableta bi eta bi kriantza botila.

2-      Maleta bi eta bi kriantza botila.

3-      Txuleta bi eta bi kriantza botila.

4-      Bi kafe koparekin edo bi konbinatu.