Kiroldegikoaz aparte, Soraluzen, beste lau desfibriladore daude denon eskura:
- Futbol zelaian
- Udaltzaingoan
- Zaharren Egoitzan
- Eguneko Zentroan
Bi maniki eta simulagailua
Desfibriladoreez gainera, Soraluzeko Udalak berpizte kardiopulmonarrerako bi maniki eta desfibriladore-simulagailua erosi zituen abenduan, herritar zein elkarteentzako ikastaroak antolatzeko asmoarekin.
Ikastarook 2018. Urtean egingo dituzte, herriko elkarteei zein herritarrei zuzenduta, “hala nahi dutenek oinarrizko berpizte teknikak ikas ditzaten”.
%70 handitzen da aukera
Udalak dioen moduan, BBB edo Berpizte Kardiopulmonarraren teknika oso teknika erraza da eta nahikoa dira 10 minutu berau ikasteko. Hainbat ikerketek erakusten dutenez, bihotz-geldialdiaren ondorengo 5 minutuetan gaixoa artatuz gero, %70 handitzen da pertsona horrek bizirik irauteko daukan aukera.