Gogotsu astindu zituzten danborrak eskolan

Ubane Madera 2018ko urt. 22a, 13:58

San Sebastian egunaren bezperan irudikatu zuten danborrada Plaentxi Herri Eskolan, joan den barikuan. Marraz txikiaren bueltan mailaka kokatu, eta musikaren erritmoari eta irakasleen esanari arretaz kasu eginez danborrak astindu eta aireratu zituzten Sarriegiren doinuak eskolako txikienek. 

Guraso mordoa inguratu zitzaien patioaren bueltan; baita ere Lehen Hezkuntzatik gorako ikasle mordoska ere;  bariku arratsaldeko azkeneko zatia baliatu zuten Haur Hezkuntzako neska-mutikoek danborrada egiteko.

Aratusteak izango dituzte eskolakoek hurrengo hitzordu, otsailaren 9an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.