Gaizki-egona, autobusen ordutegi aldaketa dela-eta

Ubane Madera 2018ko urt. 21a, 08:13

Autobusa geltokian.

Urtarrilaren 1az geroztik Eibarrerako autobusen ordutegian ezarritako aldaketek hainbat erabiltzaileren gaizki-egona eragin dute. “Ordutegi berriarekin ez naiz lantokira garaiz heltzen”, jakinarazi du herritar batek, 06:30eko autobusa kendu izanak eragiten dion buruhaustea kontatuz. 

“07:00etan sartzen naiz lanean, Eibarren. Lehen 06:30ean zegoen autobusa (goizeko lehena), baina kendu eta orain 06:45ean ipini dute. Ordurako etorrita ere, ez nintzateke lanerako garaiz iritsiko”, kontatu du autobusaren erabiltzaile batek.

Beste batzuk, berriz, eskolara garaiz iristeko zailtasunak dituzte orain. Izan ere, 08:00etan eskolara ailegatzeko, 07:15eko autobusa hartu beharra izaten dute edo bestela, 07:45ekoa hartu eta ordua baino beranduago iritsi.

Zentzu horretan, Gipuzkoako Diputazioan kexua aurkeztu duenik ere bada.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.