Eskolara bidean ere, kaka ugari

Ubane Madera 2018ko urt. 19a, 18:10

Txakur-kaka eskolara bidean.

Oraingo astean bigarren aldiz, kexua ailegatu da batu gabeko txakur-kakak direla-eta. Hain justu ere, eskolara bidean, trenbide ondoko espaloian eguna joan eta eguna etorri azaltzen diren txakur-kakengatik da oraingo kexua.

“Zenbat txakur kaka dagoen egunero! Niri harrigarria egiten zait eskolara bidea den leku batean horrenbeste txakur-kaka egotea. Ume mordoa pasatzen da bertatik egunero…”; berba horiekin partekatu du gaizki-egona emakume batek.

Mendiolan ere bai

Hain justu, oraingo astean bigarren aldia da udalerrian azaltzen diren txakur-kakak direla-eta kexua iristen dela erredakziora. Astelehenean, Mendiola industrialdean lantegiaren sarrera aurrean azaldutako txakur-kakengatik iritsi zen kexua.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.