Zela lehen eguna?
Ondo, baina jende asko oraindik enteratzeko dago. Badakit facebooken-eta ipinita dagoela, baina hor ez da jende nagusia ibiltzen… Hala ere, beste jende asko etorri da ikustera, enteratzera, ongi etorria ematera, zorte ona deseatzera… eta beste asko agurtzera. Ze jende asko Eibartik ezagutzen dut, ni lehen bertako azokan ibili nintzen-eta, beharrean.
Arraindunen familiako hirugarren belaunaldia zarela diozu…
Aitaren ama izan zen lehena, gero nire gurasoak eta orain neu. Errodajea behintzat badugu.
Bakarrik ez zaude mostradore atzean…
Ez, Ainhoagaz nago. Ainhoa Peña. Azpeitian bizi den bizkaitarra.
Biek batera egin behar duzue lan etengabe?
Ez. Neu ibiliko naiz ikusi arte ze landu, ze genero ekarri behar den, jendeak ze eskatzen duen, ze eskaini daitekeen… martxan jarri arte neu egongo naiz ia goizero; arratsaldeetan soltatu egingo dut Ainhoa, ze errodajea eginda dauka Elgoibarren dugun arrandegian. Eta asmoa da gero beste neska bat egotea nirekin goizetan: Sandra eibartarra; eta neu ibiliko naiz hemen eta Elgoibar artean.
Generoa nondik ekartzen duzue?
Ondarroatik, beti; Getariako, Galizako, Frantziako kostako… arraina ere erabiltzen dugu. Iparraldeko esparru guztikoa. Amak beti esan izan dit gauza bera: beti kalitatea aurretik. Manipulatu ere ondo egiten dugu. Eta gustatu egiten zaigu. Geure arraina guk erosten dugu, inork ez digu erosten, guk apartatzen dugu, guk erabakitzen dugu zein hartu zein ez… dena guk egiten dugu. Itsasoaren, portuaren eta neure artean ez dago beste inor, zuzenean egiten dugu dena. Eta gainera asko gustatzen zait arraina erostea, saltzea ere gustatzen zait, baina erostea piloa. Eta jendearekin tratatzea ere bai. Nahiko alaia naiz, eta jendearekin tratatzea asko gustatzen zait. Horretan aitaren alaba naiz.
Urduritasun puntu batekin estreinatu duzue arrandegia, ezta?
Goizean nerbio guztiak niretzat hartu ditut, debalde dira eta denak hartu ditut niretzat.
Zerbait gehiago esan nahi baduzu?
Hemen gaudela zain, jendea etortzeko, ezagutzeko gu, eta prest gaudela aurrera ateratzeko.