300 euro bideratuko ditu Udalak Afagira

Ubane Madera 2018ko urt. 15a, 09:49

Zapatuan Herriko Antzokian izan zen antzezlan-saioan batutako dirua Afagira, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartera bideratuko du Soraluzeko Udalak. 100 lagun izan ziren ikuskizunean, beraz, 300 euro emango dizkio Udalak elkarte horri.

La Novena antzerki taldea dago sortuta Ikasten taldetik; bestela esanda, Esperientzia Eskolako ikasleek eratutako taldetik eratorritakoa da. Soraluzeko Udaletik jakinarazitakoaren arabera, eurek egin zuten proposamena Soraluzera etortzeko. Eta egindako antzezlanengatik kobratzen ez dutenez, eurek proposatu zuten, baita ere, Soraluzen batutako dirua Afagira bideratzea.

Soraluzeko Udalak proposamena onartu, eta horrela egingo du.