Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean

Barren.eus 2018ko urt. 14a, 15:29

mugertza krosa elgoibar barega kiplimoEuripean eta lokatz artean jokatu dute 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen lasterketa nagusian, 3.000 metro oztopoetako proban txapeldun olinpikoa den Ruth Jebetek (Bahreim, 1996) Elgoibarko krosa bere palmaresera kosta ahala kosta gaineratu nahi zuela erakutsi du. Gizonezkoetan faboritoen artean gazteenak ziren bi atletek, Baregak eta Kiplimok, lehia polita eskaini dute eta Selemon Barega (Etiopia, 2000) gailendu da esprintean.

Osorik irakurri