12:30ean egingo diote harrera Soraluzeko udal ordezkariek Ingurumen diputatu Asensiori, Soraluzeko Udaletxean, tartean Iker Aldazabal alkateak. Eta handik abiatuko dira guztiak Irure auzoan dagoen Sologoengo zentralaren instalazioak, funtzionamendua, eta beste bertatik bertara ikustera.
Elkarlana bideratzeko
Energia berriztagarrien garrantzia aintzat hartuta, Soraluzeko Udalaren helburua da, besteak beste, Sologoengo zentral hidroelektriko balioan jarri eta azpiegitura horren garrantzia estrategikoa abiapuntu, Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlana bideratu eta indartu, Sologoengo zentralaren mesedetan.
Soralueko Udalak bere web orrian gogora ekartzen duen moduan, "Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.
Zentralean argindarra ekoizten jarraitzearen aldeko apustua egin du Udalak eta bertan hainbat inbertsio egingo ditu hurrengo urteetan, zentralaren errentagarritasuna hobetze aldera".
Sologoengo zentralaren sorrera, gaur egun ezagutzen dugun moduan, eta haren ibilbidea Soraluzeko Udalak laburbildu du. Hemen klikatuta jakin daiteke haren berri.