Itxaropenako saskia Leterendako eta Makinairendako

Ubane Madera 2018ko urt. 11a, 11:06

Lete eta Makinai Itxaropenako saskiarekin.

Bigarren bueltan azaldu zen Itxaropena tabernako Gabonetako saskiaren zenbaki irabazlea, eta argazkiak erakusten duen moduan, Txaro Letek eta Iñaki Makinaik eraman zuten etxera, pozik asko.

Urdaiazpikoa, botila asko eta “gozo laaarregi”, ditu otarrak, Txaro Leteren beraren esanetan. Edozein modutan, jakina, halako ezustekoa gustura hartu zuten biek ala biek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.