Bestela esanda, honako ordutegia izango du arrandegi berriak: astean zehar, 08:30-12:30 eta 17:00-19:45 eta zapatuetan, 08:30etik 13:00etara. Astelehenetan jai izango du.
"Erosketa integrala"
Kooperatiban arrandegia zabaltzeko arrazoia da, Maite Gorostidi bertako presidenteak eta Aitor Prieto bertako idazkariak Pil-pileani kontatutakoaren arabera, uste dutela “Plazentzian gabezia” dagoela zentzu horretan, “eta herrian arrandegi bat baino gehiago izateak jendeari aukeratzeko aukera ematen diola. Jendeari erosketa integrala, osoa, egiteko aukera eman nahi diogu, zerbitzu hobea eskaini. Orain dela 2-3 urte hasi ginen ideiarekin, eta orain hasi gara gauzatzen”, gaineratu zuten.