Oso Basatis, gaur Arrano tabernan

Erredakzioa 2018ko urt. 11a, 13:40

20:00etan, Soraluzeko Oso Basatis taldeak kontzertua eskainiko du Arrano tabernan. Elkarte barruan egingo dute musika-saioa, tarteka Arrano tabernak antolatzen dituen ekimenen baitan.

Grabatutako azken diskoko kantuak interpretatuko dituzte Jon, Kiru, Ekaitz eta Antton musikari soraluzetarrek.

2017an lehen maketa

Oso Basatis taldea bera 2015ean sortu zen; euren facebook-en dioten moduan, “Soraluzen eszenatokietan Rock and Roll eta jai giroa uztartzeko”. 2017an egin zuten lehen lana: auto-produzitutako maketa, “Rock and roll Basatia!! Trapera, motor, sonics, Mc5, Hellacopters, Ncc, Rolling, stooges.....”, eurek aurkezten duten moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!