Bertarako txanda hartzeko bi modu daude: egin daiteke 060 telefono zenbakira deituta edo Internet baliatuta: www.citapreviadnie.es.
Aldez aurretik txanda hartuta
Izan ere, Eibarko Udalak esplikatutakoaren arabera, hasiera batean aldez aurretik txanda hartu dutenei emango diete bakarrik arreta. Hori horrela, norbaitek aparteko beharra balu dokumentazio motaren bat berritu edo ateratzeko Donostiako edo Irungo zerbitzura jo beharko luke, behar hori ondo justifikatuta.
Esandako moduan, Eibarko kontzejupean egokitu dute bulegoa, Untzaga plaza 1. zenbakian. Berritu beharreko dokumentuei buruzko informazioa beharrez gero, segidan dagoen helbideak klika daiteke: www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni