Puntala ipini eta harriak erretiratzen dihardute

Ubane Madera 2018ko urt. 9a, 11:38

Harriak erretiratzen, Errebal kaleko espaloitik.

Egin dute hasierako konponketa Errebal kaleko 10. zenbakiko etxean. Habe bat ustelduta dago, eta hain zuzen, habe horren ingurutik jausi dira harriak espaloira. Goizean behargina bertaratu eta puntala ipini du, harriak erretiratzeaz batera.

Oraingoz, bada, eman diote konponbidea gertakariari. Edozein modutan, etxe hura nahiko egoera kaskarrean dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.