Aldaketak Pesaren autobus zerbitzuetan

Ubane Madera 2018ko urt. 8a, 14:04
Pesako autobusa, Bergarako noranzkoan.

Urtea hastez batera, aldaketak egin ditu Lurraldebusek autobusen hainbat zerbitzutan. Joan den astean hiru autobus lineatan doikuntzak ezarri zituen, eta gaur, urtarrilaren 8an, beste bitan. Horrek aldaketak ekarri ditu autobusen ordutegietan. Eta baita geralekuetan ere. Adibidez, zenbait lineatako autobusak bakarrik Soraluzeko erdiguneko geralekuetan geratzen dira.

Bost zerbitzutan doikuntzak egin ditu Pesak, Soraluzetik ere pasatzen diren zerbitzuetan, hain justu ere: DG05 (bi zerbitzutan), DG05A (beste bi zerbitzutan) eta DG 05D linean. Bestela esanda, honako ibilbideak egiten dituzten zerbitzuetan:

DG 05: Ermua, Eibar, Eskoriatza, Gasteiz

DG 05 A: Ermua, Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz

DG 05 D: Eibar, Gasteiz (Paduratik)

Geraleku bakarra: erdigunea

Doikuntzen eraginez, oro har, aldatu egin dira Pesako gainontzeko autobus zerbitzuetako ordutegiak. Adibidez, orain Eibarrera joateko laurden gutxitan eta eta laurdenetan dira ordutegiak. Horietako autobus batzuk Arrasatetik datoz eta beste batzuk, berriz, Gasteiztik.

Zerbitzuak ez ezik, geralekuak ere aldatu egin dira. Izan ere, linea batzuetako autobusak bakarrik geratzen dira Soraluzeko erdigunean, eta ez beste bi geltokietan.

Autobus-aldaketak errazteko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailetik esplikatutakoaren arabera, bidaiarien autobus-aldaketak errazteko ezarri dituzte doikuntza horiek Eibar-Gasteiz arteko lineetan.

Ordutegiak kontsultatzeko, hemen klika daiteke, eta gero norberak erabili behar duen linean sartu; bertan daude zerbitzu horiek egiten dituzten ordutegiak gehi ibilbideak gehi geralekuak.

Horrez aparte, Soraluzeko udaltzainek ipini zituzten ordutegi berriak geralekuetan.