Soraluzetar ugari dabil gripeak jota

Ubane Madera 2018ko urt. 8a, 11:37

Anbulatorioko aurrealdea, goizean.

Gripe kasuek nabarmen egin dute gora egunotan Euskadin. Osakidetzak joan den astean emandako datuen arabera, 100.000 biztanletatik 277,24 kasu eman dira, Estatuko handiena. Soraluzen ere barra-barra dabil gripea. Joan den astean, aste bererako medikuarendako txanda eman ezinda ibili ziren. Bada, Soraluzeko anbulatoriotik gripeari aurre egiteko hainbat gomendio helarazi dituzte.

Hain justu ere, Lourdes Letona medikuak helarazi ditu honako gomendio hauek:

Griperen sintomak azaltzen direnean:

1-      Ohean geratu, ez joan ez eskolara eta ezta lantokira ere.

2-      Likido asko edan: ura, saldak, zukuak… ez da derrigorrezkoa ezer jaterik.

3-      Minak edo kalentura izanez gero, Paracetamol edo Aspirina moduko medikamentuak hartu.

4-      Jendearengandik metro pasara egon, eta eztula eginez gero, ahoa tapatu.

Medikoarengana joan, baldin eta:

1-      Arnasa hartzeko arazorik bada.

2-      Lau egun baino gehiagoz kalentura 38 gradu baino altuagoa bada. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.