Amaiera borobila Gabonei

Ubane Madera 2018ko urt. 8a, 09:38

Txirrista erraldoia, Edurnezuriren etxea, txikitxoenendako gunea… jostagarri izan zuten, atzo, domeka herriko neska-mutikoek, IGEren gurasoen elkartearen eskutik kiroldegian izan zen Gabonetako parkean. Egun osoan izan zuten bertan jolasteko aukera, Gabonei amaiera borobila emanez. 

Kiroldegiko kantxa puzgarriz beteta zen goiz eta arratsalde, atzo; aurten berritasun batekin: Gure Esku Dago mugimenduak txosna ipini zuen bertan. Modu horretan, gurasoei laburragoa egin zitzaien itxaronaldia.

Bat pintxatuta

Arratsaldean, berriz, ezustekoa ere izan zuten. Puzgarri bat pintxatu eta erretiratu egin behar izan zuten-eta.

Horixe izan zen, baina, gertakaririk nabarmenena. Hortik aparte, umeen barreak, deiadarrak eta jakina, saltoak izan ziren aipagarri bakar eta nagusi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.