Gogorra izan zen atzo 21:20an Lurraldebuseko autobus baten eta moto baten arteko istripua. Aurrez aurre jo zuten bi ibilgailuek Aretxabaletako saihesbidean. Kolpearen ondorioz, autobuseko gidaria kabinatik atera ezinda geratu zen eta moto gidaria, berriz, autobus azpian. Biak ere hil egin dira.
Zerbitzua, normal
Ertzaintza istripua ikertzen dabil, baina hasierako zantzuen arabera, motor gidariak kontrola galdu, lurrera jausi eta autobus azpira sartu zen. Eta motorrak, ostera, aurrez aurre jo zuen autobusaren kabinaren aurka gidaria bete-betean harrapatuz. Aretxabaletako saihesbidea erabat itxita izan da gaurko 05:10era arte.
Lurraldebus normal dabil gaur garraio zerbitzua ematen; hori bai, lazo beltzak ipini dituzte autobusetan, hildako lankidea gogoan. J.M.-ren familian bost senide izan dira Pesa-Lurraldebuseko gidari, J.M bera barne.