Sei lehiakide, Gabonetako apaingarrien lehiaketan

Ubane Madera 2018ko urt. 4a, 14:04

Eguneko zentroko leihoak apaindu dituzte.

Soraluzeko Eguneko Zentroak eta bost partikularrek eman dute izena Udalak antolatutako Gabonetako apaingarrien lehiaketan parte hartzeko. Bihar, barikua, erabakiko da zein den irabazlea. 12:30ean egingo dute sari banaketa, Plaza Berrian. 

Saridun bakarra izango da, eta 100 euro emango dizkiote sari modura. Berau zein den erabakitzeko, lau irizpide izango dituzte kontuan epaimahaikideek:

  • Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
  • Originaltasuna.
  • Apainketaren kalitatea.
  • Armonia eta diseinua.

Guztien artean

Aurkeztu den erakunde bakarra Soraluzeko Eguneko Zentroa da. Bertan kontatutakoaren arabera, guztien artean egin dituzte apaingarriak eta denen artean apaindu dute zentroa. 

Gainontzeko lehiakideak etxe partikularrak dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.