Ikusten eta ikasten, ludotekaren eskutik

Ubane Madera 2018ko urt. 4a, 12:00

Txikiparken hasi, Lastur bisitatu eta besteak beste, taloak egiten ikasi, eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzen borobilduko ditu Gabonetako ekintzak ludotekaren eskutik Soraluzeko neska-mutiko mordoxka batek. 

Firin-faran, handik hona primeran dabiltza oraingo astean Soraluzeko neska-mutiko ugari ludotekari esker.

Astea hasi zuten Money Park Txikiparkeak eskaintzen dituen jostagarriekin gozatzen; atzo, berriz, Lasturren izan ziren. Bertan, artoa irin zela bihurtzen den ikasi ondoren, talo tailerra izan zuten neska-mutikoek.

Eta Gabonetako bigarren asteko eskaintza borobiltzeko, gaur, eguena, Txuri Urdin Izotz Jauregira abiatu dira goizean, eguerdira bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.