Hori bai, istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan eta horrexegatik daude oraindik auto ilarak inguru hartan.
Garbiketa lanak
12:35ean zabaldu dute errepidea, istripua izan duten ibilgailuak errepide bazterrera erretiratu ondoren. Edozein modutan, errepidera erregaia-edo isuri egin da, eta berau garbitu egin beharra dagoela jakinarazi dute Segurtasun Sailetik. Eta horrek luze jo dezakeela.
Beraz, komeni da inguruan abiadura neurtu eta kontuz ibiltzea harik eta garbiketa lanak burutu arte.