Dilista gorri kroketak, seitana saltsan eta beste izango dira aukeran gaur, barikua, Soraluzeko Gaztetxeko Tripafestan. Afalostearen animazioa, berriz, Silvio eta Rodriguez-en esku lagako dute. Gogoan ekarri dute, baita ere, 19:30ean dela euskal presoen aldeko hileroko elkarretaratzea.
Honako menu zein plater aukerak iragarri ditu Soraluzeko Gaztetxeak gaurko Tripafestarako: Dilista gorri kroketak, barazki krepeak, garbantzu hanburgesa edo seitana saltsan.
Konbinatuak
Plater konbinatuen artean, berriz, arroza gehi entsalada gehi bi plater ematen dituzte aukeran, eta hanburgesa gehitzea ere bada. Bestalde, esandako moduan, afalostea Silvio eta Rodriguezen esku laga dute.