Ezozi Bide inguruan semaforoak ipiniko dituzte, zapatuan

Ubane Madera 2017ko abe. 28a, 15:04
Iazko eskolarteko txapelketa.

Etzi, zapatua, Oinarrizko Futbol Eskolen II. Txapelketa jokatuko da Soraluzen. Jarduera horrek 350 bat jokalari gazte, haien entrenatzaileak, gurasoak eta beste erakarriko ditu. Bada, Ezoziko futbol zelaira izango den zirkulazio handia kontuan hartuta, semaforoak ipiniko ditu Soraluzeko Udalak.  

“Arazoak saihesteko asmoz” ipiniko ditu Udalak semaforoak; izan ere, autobusa ibiliko da jokalariak eta haien taldekideak Ezoziko futbol zelaira eraman eta bertatik jaisteko joan-etorria egiten, goizez zein arratsaldez.

Hori horrela, Udalak inguruko bizilagunei eskatu nahi die kontuan izan dezatela egoera autoak aparkatzerako orduan, “08:00etatik aurrera”.