Iaz jendea oso gustura egon zen. Jarrita ikusteko kontzertua da, eta denetik egongo da: rock kantuak, blues kantuak, bertsioak: Eagles, Bob Seger, Creedence Clearwater Revival, The Little Willies…”, esplikatu du Juan Fernandez bateria-joleak. Ina Arriola da, berriz, taldeari ahotsa jartzen diona.
70eko hamarkadakoak
Bederatzi kanturekin osatutako diskoa da herrian aurkeztuko dutena. AEBtako musikako sustarrak oinarri dituen musika estilo anitzarekin landu dute berau, 70eko hamarkadako musikan oinarritutako doinuak dituena, hain zuzen ere: contry-a, bluesa, rocka… Ez da oso ohikoa talde euskaldunek mota horretako musika lantzea; eta horri esker, besteak beste, 2015ean Boisen arrakasta handiko kontzertua eskaini zuten, euskal kulturaren festibalaren baitan.
The Crazy Wheels Band taldearen ibilbidean, aipatzekoa da baita ere, Izaro eta Margo Cilker moduko artistekin elkarlanean jardun izan dutela; eta besteak beste, aurtengo urrian, Bilborock-en, Bilboko pop-rock lehiaketan lehiatu zirela, final-aurreraino iritsiz eta ikusleen artean arrakasta handia lortuta.