Eurek landutako produktuak erakutsiko dituzte, besteak beste, Nuria Murok, Lorea de Castrok, Idoia Cachok, Josune Casaresek, Kristina Albisuak eta Saadia Nasirrek.
Otarra
Azokan, gainera, artisauek landutako produktuekin otarra osatu eta zozketatu egingo dute. Erosketa bakoitzeko txartela oparituko dute zozketan parte hartzeko. Eta bestela ere, euro baten truke zozketan parte hartzeko txartela erosteko aukera ere emango dute.