Azken leherketa

Ubane Madera 2017ko abe. 22a, 10:25

Gaur, barikua, eguerdi partean egin behar dute Hirukurutzetako biribilguneko obretan azkeneko leherketa. Horrekin lur-mugimendurik handienak bukatutzat emango dituzte. (Bideoa Frantziska Iraolagoitiak egindakoa da). 

Hirugarren leherketa da gaur egingo dutena. Bide hori baliatu dute mendiari 20 metro jan eta biribilgunerendako lekua irabazteko.

Lur-mugimenduak bukatuta, azpiegitura bera, biribilgunea eraikitzea izango da hurrengo pausoa. Azkena, hain zuzen ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.